Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
2067

IRAGARKIA, lokalak garbitzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena; lokalen kokapena: Antso Jakitunaren hiribidea, 35 (Donostia); Nafarroa hiribidea, 4 (Donostia); Nafarroa hiribidea, 41, 3. solairua (Irun); Nafarroa hiribidea, 6 (Tolosa), eta Argatxako lorategiak, z.g. (Eibar).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 12/2012-SC.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: lokalak garbitzeko zerbitzua; lokalen kokapena: Antso Jakitunaren hiribidea, 35, Donostia (1. lotea); Nafarroa hiribidea, 4, Donostia (2. lotea); Nafarroa hiribidea, 41, 3. solairua, Irun (3. lotea); Nafarroa hiribidea, 6, Tolosa (4. lotea), eta Argatxako Lorategiak, z.g., Eibar (5. lotea).

c) Loteak: bai, bost (5).

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: EBAO S223, 2011ko azaroaren 19koa; 2011ko azaroaren 28ko BOE (286. zenbakia) eta 2011ko abenduaren 5eko EHAA (230. zenbakia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 239.400 euro urteko, BEZik gabe. BEZa: 43.092 euro. Guztira, BEZa barne: 278.400 euro urteko. Hona hemen loteka banatuta:

(Ikus .PDF)

b) Balio zenbatetsia, (SPKL, 76. artikulua): 478.800 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleitzeko eguna: 2012ko martxoaren 5a.

b) Kontratista(k) eta zenbatekoa(k):

(Ikus .PDF)

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren 2012ko otsailaren 6ko Ebazpenaren bidez, 2. lotearen esleipenari uko egin zaio.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

6.– Kontratua noiz gauzatu zen: 2012ko martxoaren 30a.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 2a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

Jon Iñaki Betolaza San Miguel.


Azterketa dokumentala