Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2012ko maiatzaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2055

98/2012 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Bizkaiko Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Barrualdeko Eskualdeko Basauri-Kareagako Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak Jon Mirena Larizgoitia Lecuejaunari esleitzen dizkiona.

Barrualdeko Eskualdeko zuzendari-gerentearen otsailaren 6ko 45/2012 Ebazpenaren bidez, onarpena eman zitzaion Bizkaiko Osasun Barrutiko Barrualdeko Eskualdeko Basauri-Kareagako Lehen Mailako Atentzioko unitate-burua izendatzeko deialdiari.

Aurkeztutako eskabidea eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak ikusita, eta indarrean dauden legeek Zuzendaritza-Gerentzia honi ematen dioten ahalmena erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jon Mirena Larizgoitia Lecue jaunari Basauri-Kareagako Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak esleitzea (Bizkaiko Osasun Barrutia, Barrualdeko Eskualdea).

Bigarrena.– Jon Mirena Larizgoitia Lecue jaunak gestio– eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Eskualdeko gerentearen ardurapean dagoela. Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren funtzioak betetzen diharduen bitartean, bai eta funtzio horiek amaitzen direnean ere, bere kategorian dagokion plazaren titularitatea atxikiko du, eta horren oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak edo ordainsariak finkatzea, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal izango da funtzio horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Funtzio horiek betetzen dituen bitartean, ardura bereziaren osagarria kobratuko du Jon Mirena Larizgoitia jaunak. Osagarri hori 3/1987 Errege Lege-Dekretuak arautzen duen berariazko osagarrian txertatuta dago; zenbatekoa eta ezaugarriak, berriz, uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean daude ezarrita.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Amorebieta-Etxano, 2012ko martxoaren 27a.

Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentea,

ENRIQUE MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala