Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1974

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Francisco Javier Iruretagoyena López jaunak SD2-08527/11 espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

2012ko martxoaren 9an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Francisco Javier Iruretagoyena López jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baiesten zuena.

Aipatutako ebazpena ezin izan da jakinarazi. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Gasteiz) edo bere bizilekuko lurralde-ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala