Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1971

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Horren bidez, Trenbide Zaintza arloko PF/76/2011/MB espedientean David Gamarro Martin jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak ebazpena eman zuen 2011ko urriaren 24an, David Gamarro Martin jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zuena.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesatuak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lekuko lurralde ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

Paloma USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala