Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
1970

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren irekitako zehapen-espedientean –beherago zehaztutakoan– Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

Ebazpena jakinarazten saiatu izan arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:

1.– Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen ez duena, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Herrizaingo sailburuordeari hilabeteko apean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

2.– Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu behar duzue eta zehapen-espedientearen zenbakia adierazi:

2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Vitoria-Gasteizko bulego nagusia.

2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Kale Nagusia 23ko bulego nagusia.

2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizugu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko duzu ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizugu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzu ordainketa.

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, errekurtso horri buruzko ebazpena jakinarazten edo, hala badagokio, horren ustezko ukapena gertatzen den egunetik hasita zenbatuko da ordaintzeko epea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. eta 117. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 2a.

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala