Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO VITORIA-GASTEIZ
1967

EDIKTUA, familia-zuzenbideari buruzko 68/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko Epaitegia

Judizioa: 68/11, behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailea: Priscila Batista Santos.

Abokatua: Jon Oscoz Barbero.

Prokuradorea: M.ª Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Djalma Estrella Cabral Junior.

Gaia: familia-zuzenbidea.

Judizio horretan, 2012ko otsailaren 28an 13/12 epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Funtsean baietsi egiten dut M.ª Concepción Mendoza Abajo epaitegietako prokuradoreak Priscila Batista Santos andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Djalma Estrella Cabral Junior jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, seme-alabentzako ezkontzaz kanpoko neurrien gainean bideratutako 47/2009 Epaia (33/2009 Autoak) aldatzea erabakitzen dut. Epai hori 2009ko urriaren 20an eman zen, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian. Guraso-ahalari dagokionez, epaiak honela zioen: guraso-ahala bi gurasoek izango dute, baina Priscila Batista Santos andreak soilik erabiliko du, harik eta Djalma Estrella Cabral Junior jauna berriro azaldu arte edo hura erabiltzea komeni den arte.

Merezimendurik ez dagoenez, ez zaizkie alderdiei prozesuaren kostuak berariaz ezartzen.

Djalma Estrella Cabral Junior demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenaren aurka, demandatu auzi-iheslariak PZLren 500. artikuluaren arabera jar litezkeen errekurtsoak aurkez ditzake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala