Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1966

EDIKTUA, 550/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 550/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Puertas Gomez Garcia SL.

Abokatua: Ana Cruz Eguren Gutierrez.

Prokuradorea: Hernandez.

Demandatua: Belardi Construcciones y Contratas SL.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Hernández epaitegietako prokuradoreak Puertas Gómez García SL sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen judizio zibil arrunterako demanda, auzi-ihesean den Belardi Construcciones y Contratas SL sozietatearen aurkakoa. Auzigaia 42.858,55 euro erreklamatzea da.

1.– Belardi Construcciones y Contratas, S.L. kondenatzen dut, ebazpen hau irmoa izan eta gero, Puertas Gómez García SL sozietateari 42.858,55 euro ordaintzera.

2.– Belardi Construcciones y Contratas SL kondenatzen dut, ebazpen hau irmoa izan eta gero, Puertas Gómez García SL sozietateari honako interes hauek ordaintzera.

a) 42.858,55 eurori dagozkion legezko interesak, demanda ezarri zenetik (2011ko apirilaren 15a) epai honen egunera artekoak.

b) 42.858,55 euroren legezko interesak bi puntutan gehituta, epaiaren egunetik kopuru hori osorik ordaindu artekoak.

3.– Prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera kondenatzen dut Belardi Construcciones y Contratas SL.

Epai hau helaraz bedi epaitegi honetako epaien liburura, eta prozeduran lekukotza utzi.

Belardi Construcciones y Contratas SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala