Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1964

EDIKTUA, 438/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 438/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Milagros Ramirez Martinez.

Abokatua: José Ramón Jiménez González.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Demandatua: Caser Seguros y Construcciones y Reformas Vasanne, S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da, eta honakoa da epaitza:

Baietsi egiten dut osorik Germán Apalategui Carasa prokuradoreak Milagros Ramírez Martínezen izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Hortaz, auzi-ihesean den Construcciones y Reformas Vasanne, S.L. demandatua mila euro (1.000) ordaintzera kondenatzen dut.

Interes gisa ordaindu beharko dira demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, baita urteko interesak ere –legezko interesa bi puntu gehituta–, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera.

Alderdi demandatuak prozedurak sortutako kostu guztiak ordainduko ditu.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, bost eguneko epean, epaia jakinarazten den egunetik hasita; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki aurkaratzen den adierazi beharko da.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4726. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Construcciones y Reformas Vasanne S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko urriaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala