Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1963

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 751/10 judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 751/10 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: J.R.C.G.

Abokatua: Ana Maria Villadangos Alonso.

Prokuradorea: Urresti.

Demandatua: Yokadys Cañizares Sarria.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Yokadis Cañizares Sarria andrearen aurka J.R.C.G.ren jaunaren ordezkaritzak aurkeztutako dibortzioko demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut eta legezko ondorio guztiak edukiko ditu. Familiaren etxebizitzaren erabilera (Federico García Lorca kalea 17, 2, B, Portugalete) C. jaunari esleitzen diot.

Ez da kosturik ezarri.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren lekukotza eta bidal bedi Erregistro Zibil Zentralera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia: ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Yokadys Cañizares Sarria demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko martxoaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala