
85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (303 KB - 11 orri.)
- EPUB (543 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HAURRESKOLAK
1961
01/04-2012 ERABAKIA, 2012ko apirilaren 26koa, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearena, Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrendak onartzen dituena.
Zuzendaritza Batzordearen 2012ko apirilaren 26ko Erabakiarekin, Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu zerrenda finkatzeko prozesua garatzen da, egungo dotazioei egokitua.
Lanpostuen zerrendak entitateko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira eta momentuko egoerari egokitzeko behar diren aldaketak gauzatu behar dira.
Onartutako lanpostu-zerrendetan, lan-harremanen mendeko langile hezitzaileak ere ageri dira, Haurreskolak Partzuergoaren Estatutuetan eta Hitzarmen Kolektiboan egindako sailkapenaren arabera.
Erabaki horretan, berariaz jasotzen da lanpostu bakoitzaren izendapen zehatza; dotazio-kopurua; zer ikastetxeri dagoen atxikita; dedikazio-erregimena; zein talde, kidego edo eskalari, edo lan-kategoriari dagoen atxikita; eta zer betekizun eskatzen diren lanpostu horretan aritzeko, dagokion hizkuntza-eskakizuna barne.
Partzuergoaren Estatutuen 18. artikuluak Zuzendaritza Batzordeari ematen dizkion ahalmenei jarraiki.
Zuzendaritza Batzordeak
XEDATZEN DU:
Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko langile hezitzaileen lanpostu-zerrendaren aldaketak onartzea eta ondorioz, langile hezitzaileen behin betiko lanpostu-zerrenda onartzea. Erabaki honen eranskinean ageri dira.
Bigarrena.– Eranskinean ageri diren lanpostu guztietarako, titulazio akademiko hauek eskatzen dira: Irakasle-titulua, Haur Hezkuntzako espezializazioa edo baliokide diren titulazioak Irailak 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera; Haur Hezkuntzako goi-teknikariaren titulua; haurtzaindegietako teknikari espezialistaren titulua edo baliokide diren titulazioak apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren arabera eta araudi espezifikoaren arabera.
Era berean, ezinbestekoa da Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo baliokidea edukitzea, urriaren 6ko 263/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraiki.
Hirugarrena.– Zerrendatutako lanpostuak hezitzaile kategoriari dagozkio, eta eranskinean zehaztutako Haurreskolak Partzuergoko lanpostu-zerrendetan ageri diren ikastetxeei atxikita daude, ondorio guztietarako.
Laugarrena.– Eranskineko lanpostu-zerrendako lanpostuen dedikazio-erregimena lanaldi osokoa da.
AZKEN XEDAPENA
Lehenengoa.– Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaio onartutako zerrendetako akatsak zuzentzeko, halakorik egonez gero.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Eibar, 2012ko apirilaren 26a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA.
RSS