
85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1956
EBAZPENA, 2012ko apirilaren 3koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak).
Sonia Serrano Blanco andreak, Julia Vicente Pastor andreak eta Itziar Otegi Tirapu andreak gorako errekurtsoak jarri zuten Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpenaren (EHAA, 2011-08-8koa) kontra (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez (EHAA, 2011-01-10ekoa) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak).
Aipatutako gorako errekurtsoak aintzat hartu izanaren ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko apirilaren 2ko ebazpenaren bidez, aldatu zen zuzendari beraren 2011ko uztailaren 18ko ebazpena, aipatutako aukeratze-prozesuaren lehiaketa-fasean lehiatzaileek lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena.
Honek eragin du Julia Vicente Pastor andreak eta Itziar Otegi Tirapu andreak hautatutako izangaiek lortutako guztizko puntuazioa areagotzea, eta Sonia Serrano Blanco andreak hautagai hautatu bezala sartzea.
Ondorioz, eta horren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Julia Vicente Pastor andreak eta Itziar Otegi Tirapu andreak lortutako guztizko puntuazioa ondoren aipatzen den eran (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez hautatuak izan ziren): Maisu-maistren Kidegoko Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza espezialitateetan eta txanda librean, hurrenez hurren. Guztira 5,9528 puntu eta 8,0616 puntu dituzte, hurrenez hurren (Ebazpen honen bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako).
Bigarrena.– Sartzea Sonia Serrano Blanco andrea 7,2798ko puntuazio orokorraz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozedura gainditzearren hautatu diren izangaien behin betiko zerrendan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoko Ingelesa espezialitatean, txanda librean.
Hirugarrena.– Sonia Serrano Blanco andrearen kasuan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun naturaleko epea irekitzea hautatutzat jotako izangaia Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan aurkez ditzan 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako agiriak.
Epe horren barruan, adierazitako agiriak aurkezten ez baditu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo horiek aztertu ondoren aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galdu eta lehenago egindako jardun guztiak baliogabetu egingo dira; horrez gain, erantzukizuna izan lezake hasierako eskabidea faltsutzearren.
Laugarrena.– Ebazpen hau Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrietan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://irakasle.net, argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 3a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.
RSS