
85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (345 KB - 40 orri.)
- EPUB (1177 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1955
AGINDUA, 2012ko apirilaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardungo duten epaimahaien osaera argitaratzen da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako deia egin zen. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesu honetako parte-hartzaileen hautaketa egiteko, hautaketa-organoak izendatuko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketkoa sailburuaren agindu baten bidez.
5.2.2 oinarriaren arabera Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak libreki izendatuko du epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak, berriz, honela izendatuko dira: oinarri honetan aipatzen diren funtzionarioen artean egingo den zozketaren bidez hautatuko dira. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, zuzenean izendatuko dira.
Epaimahaiak izendatzerakoan, kontuan izango da espezialitatearen printzipioa; hau da, epaimahaikide gehienek epaituko duten espezialitateko titular izan behar dute. Espezialitate bereko irakasleak ez daudelako ezinezkoa bada, kideko espezialitateetako karrerako funtzionarioekin osa daitezke epaimahaiak, eta aholkulari espezialistak izenda daitezke, kasu horretan.
5.2.3 oinarriaren arabera epaimahairen batean kide gisa parte hartu ahal dute beren borondatez eskatu badute hautaketa-prozeduraren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 2012ko martxoaren 15era arte.
Beraz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean argitaratzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko aginduaren bitartez deitutako hautatze-prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaera, Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetan, espezialitateka zerrendatuta.
Bigarrena.– Agindu honen II. eranskinean argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardun behar duten epaimahaien osaera.
Hirugarrena.– Epaimahaietako kideren bat ordeztu behar izanez gero, horren ordez eranskinean azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa.
Laugarrena.– Aipatutako 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren 5.3 oinarriak ezartzen du aurkeztutako eskabide-kopurua dela-eta epaimahai bat baino gehiago eratu beharko balitz espezialitate baterako edo batzuetarako, hautaketa-batzordeak eratuko dira dagozkion espezialitateetarako.
Espezialitateetako epaimahaiburuek osatuko dituzte hautaketa-batzordeak, eta, gutxienez, bost kide izango dituzte; aipatutako kopurura horrela iritsiko ez balitz, epaimahaikideek osatuko dituzte batzordeak, kopuru hori osatu arte.
Epaimahai bakarra izendatzen den espezialitateetan, berriz, epaimahaiak jardungo du hautaketa-batzorde gisa, ondorio guztietarako.
Bosgarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren epaimahaietako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. artikuluan aurreikusten diren egoeraren batean badaude, edota, deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan, kidego eta espezialitate bereko hautaketa-probetarako izangaiak prestatu izan badituzte. Prozeduran parte ez hartzeko, egoeraren berri eman beharko diote idatziz Langileriaren Kudeaketa zuzendariari 10 egun naturaleko epean. Era berean, prozedura horretako izangaiek ere batzordeetako kideak errefusatu ahal dituzte, Lege horren 29. artikuluan aurreikusten diren kasuetan.
Seigarrena.– Agindu honen aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Salan bi hilabeteko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 3a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
María ISABEL CELAá DIÉGUEZ.
RSS