
85. zk., 2012ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1954
AGINDUA, 2012ko apirilaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da sailburu beraren 2011ko irailaren 12ko Agindua, zeinen bidez praktiketako funtzionario izendatu baitziren 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako aukeratze-prozesuetan aukeratutako hautagaiak, honako kidego hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko Ebazpena, zeinen bidez argitara eman baitziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak.
2012ko apirilaren 3ko Ebazpen horren bidez areagotu zen aukeratutako bi hautagaik, Julia Vicente Pastor andreak eta Itziar Otegi Tirapu andreak, lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatu ziren, 2011101400 eta 2011026500 zerrenda-zenbakiarekin, hurrenez hurren.
Horren ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko irailaren 12ko Aginduaren III. eranskina. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, 2002ko azaroaren 8ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako aukeratze-prozeduretan aukeratutako hautagaiak. Aldaketa ondorengoa da: Maisu-maistren Kidegoko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza espezialitateetan eta txanda librean aukeratutako Julia Vicente Pastor andreari eta Itziar Otegi Tirapu andreari esleitutako zerrenda-zenbakian, hurrenez hurren. Izan ere, hau izan behar du: Julia Vicente Pastor andreari 2011096910; eta Itziar Otegi Tirapu andreari: 2011022810.
Bigarrena.– Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileriaren Kudeaketako zuzendariari.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 4a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS