Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2012ko apirilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA SAILA
1773

IRAGARKIA, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2009ko martxoaren 23ko Aginduaren babesean Zurriola Group Entertainment, S.L. sozietateari –«Dragoi Ehiztaria» ikus-entzunezko produkzioa finantzatzeko– emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura irekitzen da.

Ebazpen horren jakinarazpena interesdunari helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, jendaurrera azaltzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek jakin dezaten azaltzen da jendaurrean hori guztia, norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta honako hau adierazten zaie:

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek 15 egun balioduneko epea daukate espedientea eta ebazpenaren testua aztertzeko (espedientea Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), beren defentsarako egokitzat hartzen dituzten arrazoibide, agiri eta argibide guztiak azaltzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 26a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala