Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2012ko apirilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1765

AGINDUA, 2012ko apirilaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen (Itsaspen programa) 2012ko deialdia egiten da.

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei (Itsaspen Programa) buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren xedea ondokoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko araubidea ezartzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzeko.

7. artikuluan xedatu bezala, laguntzetarako deialdia, urtero, egiten da eta besteak beste, hauek finkatuko ditu deialdiak: eskabideak aurkezteko epea; laguntzak banatzeko guztizko gehieneko zenbatekoa, kapituluetan banatuta; diruz lagunduko diren laguntza lerroak; irizpide objektiboen artetik laguntzen zenbatekoa zehazteko aplikatuko direnak; deialdi bakoitzean aukeratzen diren irizpide objektiboen arabera, diruz laguntzen den ekintza mota bakoitzerako laguntzak eskatzeko aurkeztu behar diren agiriak; inbertsioak eta gastuak egiteko epea; inbertsioak eta gastuak justifikatzeko epea; eta soberakin ekonomikorik badago, soberakinak banatzeko ordena, kapituluetan banatuta.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.5 artikuluan ezarri legez, behin ekonomia ekitaldi bakoitzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jarrita, programetarako diru-laguntzak emateko arauak gaurkotu, berrikusi edo hala badagokio, ezarriko dira, eta amaiera jakinik gabe arautu zirenen deialdia egin. Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea onetsi da; beraz, beharrezkoa da deialdi hori egitea.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Xedea.

Agindu honen xedea da 2012 ekitaldirako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Otsailaren 21eko 22/2012 dekretuaren Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen (Itsaspen Programa) 2012ko deialdia egitea da.

Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Otsailaren 21eko 22/2012 dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak (Itsaspen Programa) arautu ditu. Bada, dekretu horrek arautu dituen laguntzetara biltzeko eskabideak aurkezteko epea, 2012ko ekitaldian, hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.– Otsailaren 21eko 22/2012 dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak (Itsaspen Programa) eskatzeko inprimakia onartzen da. Eskabide-orria Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta webgune honetan eskura daiteke: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

Hirugarrena.– Gehieneko diru-horniketa

1.– Agindu honen bidez 2012ko ekitaldirako deitu diren laguntzei erantzuteko gehieneko diru-horniketa 4.077.603 eurokoa da, Horietatik 1.157.603 euro II. kapituluari dagozkio, 260.603 euro 2012rako ordainketa-kredituari eta 897.000 euro 2013rako konpromiso-kredituari; 320.000 euro III. kapituluari dagozkio, 80.000 euro 2012rako ordainketa-kredituari eta 240.000 euro 2013rako konpromiso-kredituari, 800.000 euro IV. kapituluari dagozkio, 100.000 euro 2012rako ordainketa-kredituari eta 700.000 euro 2013rako konpromiso-kredituari, 800.000 euro V. kapituluari dagozkio, 100.000 euro 2012rako ordainketa-kredituari eta 700.000 euro 2013rako konpromiso-kredituari; 800.000 euro VI. kapituluari dagozkio, 100.000 euro 2012rako ordainketa-kredituari eta 700.000 euro 2013rako konpromiso-kredituari; 160.000 euro VII. kapituluari dagozkio, 80.000 euro 2012rako ordainketa-kredituari eta 80.000 euro 2013rako konpromiso-kredituari; eta 40.000 euro VIII. kapituluari dagozkio, 40.000 euro 2012rako ordainketa-kredituari eta 0 euro 2013rako konpromiso-kredituari.

2.– Kapitulu bakoitzean soberakinak gelditzen badira, besteei egotzi eta euren artean banatuko dira, eta hauxe da lehentasunezko hurrenkera: VI., V., IV., II., III., VIII. eta VII. kapituluak.

Laugarrena.– Diruz laguntzeko moduko laguntza lerroak

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babespean 2012an diruz lagunduko diren jarduerak II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetan daudenak dira.

Bosgarrena.– Laguntzen balorazio eta kuantifikatze irizpide objektiboak.

Proiektuak baloratzeko, Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitako irizpide objektibo guztiak hartuko dira kontuan.

Seigarrena.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Laguntzak eskatzen dituztenek, eskabide-orriarekin batera, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztuko dute.

Zazpigarrena.– Inbertsioak eta gastuak betearazteko epea.

1.– II., III., IV., V., VI., VII. kapituluetako ekintzei dagozkien inbertsioa keta gastuak urtekoak edo urte anitzekoak izango dira. Urteko proiektuen gehieneko betearazpen epea 2012ko abenduaren 31n amaituko da eta urte anitzekoena, berriz, 2013ko abenduaren 31n, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. artikuluan eta 16.3 artikuluan jasotakoa kontuan izaki.

Proiektu bakoitzeko inbertsio eta gastuak betearazteko epea otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 11. artikuluan eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpenean ezarritakoa kontuan hartuta zehaztuko da.

2.– VIII. Kapituluan xedatutako ekintzen gastuak urtekoak izango dira eta gehieneko betearazpen epea 2012ko abenduaren 31n amaituko da, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. artikuluan eta 16.3 artikuluan jasotakoa kontuan izaki.

Zortzigarrena.– Inbertsioak justifikatzeko epea

Urteko eta urte anitzeko proiektuetan, inbertsioen eta aurreikusitako gastuen betearazpena justifikatzeko epea bi hilabetekoa izango da, laguntza emateko ebazpenean ezarritako inbertsio edo gastu proiektua amaitzen denetik edo azken luzapenetik, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan ezarri legez.

Bederatzigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Hamargarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 4a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala