
70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ZUZENBIDE– ETA EKITATE-ARBITRAJEKO EUROPAR ELKARTEA
1647
IRAGARKIA, NB00020531175 arbitraje-laudoa emateari buruzkoa.
Europako Zuzenbidezko eta Ekitatezko Arbitraje Elkartea (aurrerantzean AEADE; helbidea: Campoamor kalea 18-3) Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuta dago (166.700 zenbakia, I. Atala, IFK zenbakia: G-82709965), eta, agiri honen bidez, honako hau ematen du aditzera:
Francisco de la Herrán Matorrasek 2011ko ekainaren 9an PVA/ARR/49/11 erreferentziako arbitraje-laudoa eman zuen, non Alokabide, S.A. sozietateak Miguel Ángel Sánchez Jiménezen eta María Rosa Jiménez Pérezen aurka aurkeztutako erreklamazioa ebazten baitzen. Gaia: Gasteizko Zabalgana kalea 47, 3-A etxebizitzaren kontratu-epea bukatu izanagatik eta hitzartutako errenta ez ordaintzeagatik, kontratua bertan behera uztea, eta bere desahuzioa.
Laudo horren xedapenetan ezartzen da, besteak beste, Alokabide, S.A. eta Miguel Ángel Sánchez Jiménezen eta María Rosa Jiménez Pérezen artean izenpetutako kontratua –etxebizitza alokatzeari buruzkoa– bertan behera uzten dela, kontratuaren indarraldia bukatu izanagatik, eta Miguel Ángel Jiménezek eta María Rosa Jiménez Pérezek 2010eko uztail, abuztu, irail eta abenduko errenta hitzartuak ez ordaintzeagatik. Miguel Ángel Sánchez Jiménez eta María Rosa Jiménez Pérez, laudoa jakinarazi eta hilabeteko epean, etxebizitza uztera kondenatzen dira.
2011ko ekainaren 17an (Burofax erreferentzia: NB00020558533), Sánchezek AEADEk emandako arbitraje laudoa hartu zuen, eta Jiménezek, aldiz, 2011ko uztailaren 1ean jaso zituen agiriak (Burofax erreferentzia: NB00020531175).
Ondorioz, iragarki honen bidez, PVA/ARR/49/11 arbitraje laudoa argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpenerako balio dezan eta legezko ondorio bidezkoak izan ditzan.
Madril, 2012ko martxoaren 28a.
AEADEko idazkari nagusia,
JAVIER ISCAR DE HOYOS.
RSS