Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1645

EDIKTUA, Finantzetako zuzendariarena, ondoren zehazten den espedienteari buruzkoa.

Ahalegindu arren, ezinezkoa izan da berariazko errekerimendua egitea Luis Arrieta, Correduría de Seguros SL-ri (AIZ: B20413084), beronek J-0007EUS espedientean aurkeztu duen helbidean, hain zuzen ere agiriak aurkeztu ditzan. Argitara ematen da, beraz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Guzti hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikatzekoak diren xedapen konkordanteetan ezarritakoa betez. Errekerimendua jakinarazten zaio interesdunari, honako dokumentazio hau aurkez dezan:

Hamar egunetan zenbait agiri bidali beharko zaizkio organo honi: 2009. urteko informazio estatistiko kontablea, erantzukizun zibileko aseguru-polizaren prima-ordainagiria eta finantza-erakundeak jaulkitako abala indarrean dagoenaren edo, hala behar bada, kauzio-aseguruko polizaren ziurtagiria. Legean aurreikusitakoa ere ohartarazten zaio, non ezartzen baita, errekerimendua bete ezean, erregistroko inskripzioa indargabetzeko espedientea bideratu daitekeela ofizioz.

Beteta bidali beharko ditu ondorengo orrian ezarritako jarraibideak: web:http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/es/contenidos/canal_telematico/declaracion_estadis_contable/es_def/servicio_dec.htm

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 15a.

Finantzetako zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.


Azterketa dokumentala