
70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1644
JAKINARAZPENAK, konpentsazioen ebazpenari buruzkoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da interesdunei jakinarazpen horiek egitea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak tarteko.
Ondorioz, dei egiten zaie erantsitako zerrendan agertzen diren interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla–, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Finantza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak; ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 08:15etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara.
Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta biharamunetik aurrera.
Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 10a.
Finantzetako zuzendaria,
MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.
RSS