Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
1643

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko martxoaren 9ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 02750 lanbide-zenbakia duen ertzainari, batetik bi hilabeteko eginkizunen etetea eta bestetik sei hilabeteko eginkizunen etetea ezarri zitzaion, 405X11ED012 diziplina-espedientean arau-hauste larri bi egiteagatik.

Jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitara ematen dugu, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:

1.– Ebazpen horrek ez du agortzen administrazio-bidea, eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Halaber diziplina-espedientea Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan du (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).

3.– Edonola ere, 2012ko martxoaren 15etik prozeduraren iraungitze-epea geldituta dago, erruztatuari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki-bidez jakinarazpenak egiteko denboraz, betiere Euskal herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko170//1994 Dekretuaren 41.3 artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 19a.

Segurtasuneko sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.


Azterketa dokumentala