
70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRIZAINGO SAILA
1642
IRAGARKIA, 02750 lanbide-zenbakia duen ertzainari Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko martxoaren 12ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, bi zehapen ezarri zitzaizkion ertzain horri, biak eginkizun-gabetzekoak, bata urtebetekoa eta bestea sei hilabetekoa, 405X11ED013 diziplina espedientean arau-hauste larri bi egiteagatik.
Jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitara eman dugu, Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen (HAAJAPE) azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da, interesdunak jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoaz ohartarazten zaio:
1.– Ebazpen horrek ez du agortzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Herrizaingokoo sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
2.– Halaber, diziplina-espedientea eskuragarri du Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzaren Zigor Araubidearen Arloan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio).
3.– Edonola ere, 2012ko martxoaren 15etik prozeduraren iraungitze-epea geldituta dago erruztatuari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, iragarki-bidez jakinarazpenak egiteko denboraz, betiere Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duen maiatzaren 3ko170//1994 Dekretuaren 41.3 artikuluaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 16a.
Segurtasun Sailburuordea,
MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.
RSS