Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1639

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 165/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 165/10, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Demandatzailea: XXXXX XXXXX.

Abokatua: Froufe Isla Benito.

Prokuradorea: Usatorre.

Demandatua: David Miranda Cerreduela.

Gaia: familia-zuzenbidea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Bidezkoa da XXXXX XXXXX adingabearen inguruan honako neurri pertsonal eta ondarezko hauek hartzea:

– XXXXX XXXXX adingabearen babesa eta zaintza amaren esku uztea, eta guraso-ahala bi gurasoen esku.

– Aitak 120 euro ordaindu beharko ditu hilero, adingabeko semearen alde, eta Estatistikako Institutu Nazionalak eta beraren ordez diharduen erakunde autonomoak ezarritako KPIren aldaketen arabera eguneratuko da. Hileko lehen bost egunen barruan, amak izendatutako banku-kontuan sartu beharko du aitak delako kopurua. Demanda aurkeztu denetik (2010eko otsailaren 11) hasi beharko da ordaintzen.

– Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte aparteko gastuak. Bien artean ados jarri ezean, hauek hartuko dira aparteko gastutzat: Gizarte Segurantzan sartzen ez diren osasun-gastuak (besteak beste, ortodontzia eta oftalmologiakoak); ikasketak sendotzeko jarduerak edota eskolaz kanpokoak; udalekuak; eta atzerriko egonaldiak nahiz unibertsitate-jarduerak (joan-etorriak eta egonaldia barne). Aparteko gastuak egiteko, bi gurasoen oniritzia beharko da.

– Aitak bi larunbatetik behin bisitatu ahal izango du alaba, ostiraleko 20:00etatik igandeko 20:00etara, eta Eguberritako, Aste Santuko eta udako oporraldien erdia; aitak hautatuko urte bikoitietan, eta amak bakoitietan. Bi alderdiek bestela adostu ezean, adingabea amaren etxean jasoko eta utziko da.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 35 0165 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala