
70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1638
EDIKTUA, 994/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Judizio horretan, epaia eman zen, 2012ko otsailaren 3an, eta honako hau da bere epaitza:
Farfour Pastelería, S.L. (Le Petit Pastissier) sozietatearen aurka, CM Gipuzkoa SLren izenean eta ordezkaritzan Pyaga prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dudanez gero, demandatuak honako hauek ordaindu beharko dizkio demandatzaileari: 1.588,23 euro, eta legezko interesak, Merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen 3/2004 Legearen araberakoak, zehazki, demandaren egunetik (3. egitatea) aipatu zenbatekoa guztiz ordaindu artekoak. Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.
Farfour Pasteleria, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS