
70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1637
EDIKTUA, 78/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Judizio horretan, 2011ko ekainaren 20an, epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:
Osorik baiesten dut Axa Seguros Generales, S.A.ren ordezkari prozesalak Leopoldo Fernández Zubizarretaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 809,59 euro ordaintzera, gehi legezko interesak (demanda jarri zutenetik harakoak), eta prozedura-kostuak.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da Epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4571. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Leopoldo Fernandez Zubizarreta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS