Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1632

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan araututako diru-laguntzetarako deialdia argitara eman duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko apirilaren 4ko Aginduaren babespean eskatutako diru-laguntzak ematea onartu duena, 2011ko ekitaldirako. Izan ere, dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko landa garapeneko elkarte eta federazioentzako, eta, nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzak ematea arautu da («Elkarteak» Programa), (2008ko ekainaren 10eko EHAA, 109. zk.).

Ikusi da Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko apirilaren 4an emandako Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza eskabideak (ebazpen honen I.(1) eranskineko zerrendan jasota) eta horiekin batera aurkeztutako agiriak.

Kontuan izanik Balioespen Batzordeak egindako ebazpenproposamena, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuaren 8. artikuluan zehaztutakoaren arabera aurkeztutako eskabideen azterketa eta ebaluazioaren arduraduna denez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ebazpen honetako I. (1) eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileeii irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan jasotako diru-laguntza ematea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa garapeneko elkarte eta federazioentzako, eta, nekazaritza, arrantza eta elikagaigintzako elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzak arautu zituen («Elkarteak» programa). Horrela, elikadura sektorean zenbateko osoak 336.232,94 euro jotzen du ekitaldi honetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da.

2.– Aurreko artikuluan ezarritako zenbatekoa, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuaren 10. artikuluan zehaztutakoarekin bat ordainduko da.

– Diru-laguntzaren % 50, diru-laguntza onartu duen ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

– Dagokion gainerako dirukopurua, 2011ko ekitaldiko diruz lagungarriak diren 2011 ekitaldiko gastu guztiak behar bezala egiaztatutakoan ordainduko da. Gainera, gastuen egiaztagiriekin batera (fakturak eta bankuetxeko egiaztagiriak), irailaren 30eko 229/2003 Dekretuaren II. eranskina (gastuak egiaztatzeko orria) aurkeztu beharko da, 2012ko martxoaren 31a baino lehen behar bezala beteta.

3.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesatuak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 30a.

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,

AMAIA BARRENA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala