Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
1630

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 19koa, Farmaziako zuzendariarena, Carolina López de Heredia Elósegui andreari Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.

Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) farmazia bulego bat sortzeko Carolina López de Heredia Elósegui andreak aurkeztutako eskabidea ikusi da. Hauek dira oinarriak:

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez, Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego bat sortzea bidezkoa zela erabaki zen.

Bigarrena.– Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko otsailaren 24ko Aginduaren bidez aipatutako farmazia-bulegoa sortzeko prozedurari hasiera eman zitzaiola iragarri zen.

Hirugarrena.– Farmazia horren titulartasuna eskuratzeko merezimenduak balioesteko batzordeko kideak izendatu eta egokitzen ziren legezko izapideak egin ondoren, batzordeak 2011ko irailaren 14an hartutako erabaki batez lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, lehentasun eta puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, eta 2011ko urriaren 7ko EHAAn, 192. zenbakian, argitaratu zen.

Laugarrena.– Aipatutako erabakiaren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.

Bosgarrena.– 2011ko azaroaren 8an ofizioa bidali zion Farmaziako zuzendariak Carolina López de Heredia Elósegui andreari. Ofizioan adierazi zitzaion berak lortu zuela puntuaziorik handiena alegatutako merezimenduak balioesterakoan eta, hortaz, 338/1995 Dekretuak, Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituenak, 5. artikuluan xedatutakoarekin bat jokatu beharko zuela. Ohartarazi zitzaion deialdian parte hartzen jarraitzeari uko egiten ziola ulertuko zela, eskatutako agiriak dekretu horretan ezarritako epean aurkeztu ezean.

Seigarrena.– Carolina López de Heredia Elósegui andreak Vitoria-Gasteizko udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko baimena eskatu zuen 2012ko otsailaren 22an, 338/1995 Dekretuaren babesean, eta horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa ere aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia-bulego berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Salburua bulebarra 5, behekoa, Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuko 1.1.02 osasun-aldean.

Zazpigarrena.– Azkenik, Farmazia Antolamenduko buruak, 2012ko otsailaren 29an, Carolina López de Heredia Elósegui andreak aurkeztutako agiriei buruzko aldeko txostena egin zuen.

Zortzigarrena.– Farmaziako zuzendariak 2012ko otsailaren 29an, espediente honetan interesa zuten guztiei jakinarazi zitzaien ofizio bidez, batetik, espedientean pertsonatzeko, eta bestetik, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkezteko. Hala egin zen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 34. artikuluan ezarritakoari jarraituz (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Horretarako ezarritako epean farmazialari bakarra pertsonatu zen, eta ez zuen alegaziorik aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka prozedura honi buruz ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 11. artikuluan.

Bigarrena.– Batetik, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, Carolina López de Heredia Elósegui andreak izan du puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedurari dagokionez, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horren 5. artikuluaren arabera, lehiakideak agiri guztiak eta eskatutako epean aurkeztu dituela egiaztatu da. Horrenbestez, bidezkoa da interesdunari farmazia-bulegoa jartzeko baimena ematea.

Dena dela, jardun ahal izateko baimena lortu beharko da, emandako baimenak indarra izango badu; hala ezartzen da 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.

Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carolina López de Heredia Elósegui andreari baimena ematea farmazia-bulegoa jar dezan Vitoria-Gasteizko udalerrian (Salburua bulebarra 5, behekoa), betiere, berak aurkeztutako agiriak aintzat hartuta.

Bigarrena.– Carolina López de Heredia Elósegui andreak, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, baimen honek indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du –ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita–, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez duela administrazio-bidea ixten eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela Zuzendaritza honetan edo Osasuneko sailburuordeari zuzenduta, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 19a.

Farmaziako zuzendaria,

SOLEDAD PALOMA ACEVEDO HERANZ.


Azterketa dokumentala