Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1626

AGINDUA, 2012ko martxoaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011ko Euskadi Ikerketa Saria gizarte zientziak eta humanitateak alorrean esleitzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuak, Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 18ko Aginduak, Euskadi Ikerkuntzako Sarirako deia egiten du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz, gizarte zientziak eta humanitateak alorrean.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urtarrilaren 31ko Aginduak, Ikerkuntzako 2011ko Euskadi Sarirako epaimahaia izendatzen du, gizarte zientziak eta humanitateak modalitatean.

Euskadi Ikerketa Saria arautzen duen azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuaren esleitzeko prozedurari buruzko 7. artikulua betez,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2011ko Euskadi Ikerketa Saria, gizarte zientziak eta humanitateak alorrean, Ibon Sarasola Errazkin jaunari esleitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 14a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala