Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO SAILA
1625

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 15ekoa, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitaratzeko dena, horien berri guztien izan dezaten; agindu horren bidez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteei laguntzak emateko deialdia egiten da.

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz –agindu horren bidez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dira (ekainaren 27ko EHAA, 121. zk.)–, eta Balioespen Batzordeak 2012ko martxoaren 9ko bilkuran egindako proposamena aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatu proiektuak garatzeko diru-laguntzak esleitzea. I. eranskinean zehazten dira erakunde onuradunak eta diru-lagunten zenbatekoak.

Bigarrena.– 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzetara egokitzen ez diren proposamenei diru-laguntza ukatzea. II. eranskinean jasota daude proposamen horiek.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 15a.

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,

MARÍA ISABEL LASA ITURRIOZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala