Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1624

160/2012 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanposturako izendatzen baita Esther Litago Sola andrea, eta deklaratzen da zerbitzu berezietan egongo dela.

Aztertu dugu Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen azaroaren 17ko 1774/2011 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko abenduaren 16ko EHAAn (237. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Esther Litago Sola andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Esther Litago Sola Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa da, zehazki, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko goi-mailako lanpostu funtzionalaren jabea da (24760 zenbakiko plaza), eta Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanposturako izendatzen da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak izan badira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio-kontseiluaren 2010ko abenduaren 13ko Erabakiaren bidez, Gipuzkoako osasun barrutian, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua sorrtu zen; bada, erabaki horretako seigarren artikuluan xedatutakoa kontuan izanik,

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzea Esther Litago Sola andrea.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera emango ditu ekonomia– eta administrazio-ondorioak. Eta izendapen horrek hiru urteko iraupena izango du.

Behin epe hori igarota, eta zuzendari horrek egindako kudeaketaz aldeko ebaluazioak badira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, lanpostu horretan lehengo bezalako epealdi batez jarraitu ahal izango du postu hartan.

Hirugarrena.– Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Esther Litago Sola andrea zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala