Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1623

107/2012 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Pilar Isla Climente andrea Bilboko Eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.

Aztertu dugu Bilboko Eskualdeko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urriaren 11ko 1637/2011 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko azaroaren 9ko EHAAn (212. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Pilar Isla Climente andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Pilar Isla Climente andrea –Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako lanpostu funtzionalaren 6767 zenbakiko plazaren titularra— Bilboko Eskualdeko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko aukeratu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela ofizioz deklaratu beharko da erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak izaten direnean.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Pilar Isla Climente andrea Bilboko Eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek lanpostua jabetzan hartzen denetik izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera Pilar Isla Climente andrea zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala