Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2012ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRIZAINGO SAILA
1622

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 19koa, Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zenbait lagun ertzaintzako karrerako funtzionario, eskala Goreneko intendente kategoriarekin, izendatzeari buruzko 2012ko martxoaren 19ko Ebazpena, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-oholean zein egunetan argitaratuko den jakinarazten dena.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak 2011ko uztailaren 18an ebazpen bat eman zuzen, zehazki, Ertzaintzaren Eskala Goreneko intendente kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiteari buruzkoa; et horren hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (EHAAren 137. zk, uztailaren 19koa), eta abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 12 artikuluak –303/2010 Dekretuak aldatuak– ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2012ko martxoaren 19ko Ebazpena, hau da, Ertzaintzako Eskala Goreneko intendente kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean ,2012ko martxoaren 26an, argitaratuko dela jakinaraztea.

Bigarrena.– Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesatuek haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Herrizaingoko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatu beharreko hilabeteko epearen barruan, hala ezarririk baitago Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 19a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala