Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
1558

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko eraikinetako eta garajeetako garbiketa-zerbitzuko kontratu publikoa argitara emateko (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2012ko martxoaren 13ko erabakia) (Espedientea: 06-500-12).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lehiaketaren gehieneko aurrekontua: 728.813,56 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 18): 131.186,44 euro. Guztizko emaitza hau da: 860.000 euro.

Burutzeko epea: 2 urte.

Agiriak eskuratzea: oinarri teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak artean. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g.; 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrialdean (www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org), Zerbitzuak>Lizitazioak.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g.; 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko epea: 2012ko maiatzaren 18ra arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da eta aldez aurretik jakinaraziko zaie lehiatzaileei data eta ordua.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 13a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

Arantza Quiroga Cia.


Azterketa dokumentala