Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1556

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 376/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 376/10 proz. arrunta.

Demandatzailea: Autoescuela Lagunak S.A.L.

Abokatua: Maria Teresa Martin Puyal.

Prokuradorea: Oyaga.

Demandatua: Tomas Martín Fernandez eta Mapfre, S.A.

Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen, 2012-01-31n. Honako hau dio epai horren epaitzak:

FALLO

Baietsi egiten dut, partez, Oyaga prokuradoreak Autoescuela Lagunak-en izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Tomás Martín Fernández jaunaren eta Mapfre S.A.ren aurkakoa. Ondorioz, demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: 7.568,51 euro (akatsik edo ez-egiterik egon ezean); zenbateko horrek sortutako interesak, istripuaren egunetik –2009ko urriaren 3tik– kalte-ordaina ordaindu artekoak, aseguruaren kasuan, eta demanda aurkeztu zen egunetik –2010eko martxoaren 11tik– , beste demandatuaren kasuan. Alderdi bakoitzak bere kostuak ordainduko ditu; komunak, erdibana.

Tomas Martín Fernández demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala