Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1554

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 748/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), diru-zenbateko bat erreklamatzeko 748/11 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Eduardo Juan Valverde Martinek eskatuta, Rosa Ana Abascal Dominguezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Eduardo Juan Valverde Martín jaunak ezarritako demanda, Rosa Ana Abascal Dominguez andrearen aurkakoa. Hortaz, demandatua kondenatu egiten dut demandatzaileari 900 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek, batetik, legezko interesa sortuko du, 2011ko azaroaren 3tik ebazpen honen egunera arte, eta, bestetik, legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Epai honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik, betiere Prozeduraren Zibilaren Legeko 455.1 artikuluan eta Prozedurak arintzeko neurriei buruzko 37/2011 Legearen xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon, bi mila eta hamaikako abenduaren hemeretzian.

Eta Rosa Ana Abascal Domínguez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko otsailaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala