Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1548

EBAZPENA, 2011ko urriaren 28koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Landa-etxeetan egindako inbertsioak diruz laguntzen dituena.

Ikusita aurkeztu diren laguntza-eskariak. Eskariok Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren laguntza horien 2011ko ekitaldiko deialdia egiteko 2011ko otsailaren 11ko Aginduaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko dirulaguntzak emateko erregimena arautu duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babespean egin ziren. Jasotako eskabideen zerrendak ebazpen honetako, I., II. eta III. eranskinetan daude eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere bai. Eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia ere eranskin horietan azaltzen da.

Kontuan hartuta, besteak beste, erregelamendu hauek LGENF eta landa garapenerako erkidegoko laguntzak zehazten dituztela: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erkidegoko Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamendua.

Kontuan hartuta aipatuta erregelamenduei jarraiki LGENFari dagokiola erkidegoko finantzaketa.

Kontuan hartuta, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, Europako erkidegoaren LGENF diru-laguntzen kargura finantzatutako laguntzak ordaintzea.

Kontuan hartuta Balioespen Batzordeak, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 10. artikuluari jarraiki, egindako ebazpen-proposamena. Jakinda aipatu Batzordea Landaren eta Itsasertzaren zuzendariaren 2008ko abenduaren 12an erabakia medio izendatu zela.

Kontuan hartuta aurreko guztia

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ematea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeek egindako inbertsioak. Laguntza horiek 2011n iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua 2011ko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez. Goian aipatutako eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duten pertsonak edo erakundeak, dagokien proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 86.069,52 eurokoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuarekin ordainduko da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2012ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta bete beharreko baldintzak (azaroaren 11ko, 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua). Justifikazio dokumentuak diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera gehienez aurkeztu behar dira.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren azaroaren 11ko, 184/2008 Dekretuaren 20. artikuluari jarraiki.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko, 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeek egindako inbertsioen laguntzak. Laguntza horiek 2011n iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua 2011ko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez. Goian aipatutako eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 38.668,92 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) dela medio finantzatzen da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2012ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko, 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua). Justifikazio dokumentuak aurkeztu behar dira diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera, gehienez.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENF ordainketa egiteko betebeharretik libre geratuko da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraiki.

Diru-laguntzak emateko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki.

Hirugarrena.– Erabaki honen III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ukatzea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeek egindako inbertsioen laguntzak. Laguntza horiek 2011n iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua 2011ko otsailaren 11ko Aginduaren bitartez. Aipatutako eranskinean daude laguntzak ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena.– Kasu hauetan, diru-laguntzak eten egingo dira eta, behar denetan, jasotako dirua bueltatu egin beharko da: diru-laguntza jaso duen proiektua egin ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira betetzen eta mantentzen, batik bat landa-etxearen nekazaritza eta turismo ekintzak ez mantentzea, edota nekazari profesional bezala mantendu ez izana edo, gutxienez, landa-etxea zabaldu zuenean Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Sailak eman zion baimena jaso zuenetik zenbatzen hasita hamar urtean nekazal ekimenagatiko diru-sarrerak bere horretan mantendu ez izana.

Bosgarrena.– Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabete baten buruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 114 eta 115 artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 28a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala