Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1544

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 9koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-eko ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzeko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko azaroaren 29ko Aginduaren bidez, Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall zentroan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko deia egin zen.

Eskatzaileen ebaluazioa bukatu ondoren, Hautaketa-batzordeak proposatuta eta Clare Hall-eko Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Clare Hall-eko ikertzaile bisitarientzako diru-laguntza bat Covadonga Aldámiz-Echevarría González de Durana andreari esleitzea, 2012ko irailetik 2013ko abuztura bitarteko aldirako.

Bigarrena.– Laguntza 50.248 libera esterlinakoa izango da, 2012-2013 ikasturtearen hamabi hilabeteko egonaldirako. Kantitate hori jarraian adierazten den eran xehatzen da:

a) 35.052 libera esterlina, Clare Hall-eko zeharkako gastuak estaltzeko; horren barruan sartuko dira Clare Hall-ek eskaintzen duen laguntza teknikoa eta ikertzaile bisitariaren ostatu– eta mantentze-gastuak. Ostatu-gastuen barruan gastu hauek sartzen dira: pertsona batentzako estudio baten alokairua, elektrizitatea, berogailua eta udaleko tasak. Mantenua astelehenetik ostiralera bitartekoa izango da. Kantitate horrekin beste hainbat gastu mota estaltzen dira, hala nola, ikerketa-gastuak, hastapen-gastuak eta bestelako ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).

b) 3.400 libera esterlina, gehienez ere, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatzeko.

c) 11.796 libera esterlina, ikertzaile bisitariari ordaintzeko.

Halaber, onuradunek istripu eta erantzukizun zibileko asegurua izango dute, eta horri bidaia-asegurua gehituko zaio, atzerriko egonaldirako. Interesdunaren ezkontidea eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak atzerrira badoaz onuradunarekin, interesdunek eskatuz gero, aseguru hori eureei ere luzatu ahal izango zaie. Era berean, izatezko bikoteentzat ere baliagarria izango da aseguru hori, baldin eta antolamendu juridikoaren ziurtagiriren bat aurkezten bada.

Hirugarrena.– Diru-laguntza ordaintzeko, honako arau hauek beteko dira:

a) Clare Hall-ek, diru-laguntza honen ordainketa kudeatzeko erakunde laguntzaile den aldetik, hamabi hilekotan ordainduko dizkio ikertzaileari aurreko c) idatzi-zatian hitzartutako zenbatekoak. Lehenengo hileko ordainketa Cambridge-ra iristean egingo zaio.

b) Clare Hall-ek ikertzaileari ordainduko dizkio mintegiak antolatzeak dakartzan gastuak; horretarako, azalpen zehatza erakutsi eta egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Laugarrena.– Uko egiten den kasuetarako, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen den kasuetarako edo antzeko beste egoera batzuetarako ordezko hauek izendatzea:

1.– Oscar Álvarez Gila.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 9a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.


Azterketa dokumentala