Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1543

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2011. urtean emandako diru-laguntzak argitaratzen dituena. Diru-laguntza horiek, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko, 2010. eta 2011. urteetan egindako deialdien babesean emango dira.

Abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuak, azaroaren 25eko 287/2003 Dekretua eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuaren bidez aldatutakoak, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko diru-laguntzak arautzen ditu. Dekretu horren 7. artikuluaren 5. paragrafoak xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla, publikotasun-printzipioa betetzearren, xedapen honen babesean diru-laguntza jaso duten enpresen zerrenda eta bakoitzak jaso duen zenbatekoa.

Gorago aipatutako deialdiak honako agindu hauen bidez egin ziren:

2010eko deialdia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren uztailaren 28ko Aginduaren bidez egina (2010-08-30eko EHAA).

2011ko deialdia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren ekainaren 22ko Aginduaren bidez egina (2011-07-13ko EHAA).

Honen guztiaren haritik, hau

XEDATzen DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2011. urtean emandako diru-laguntza batzuk argitaratzea. Diru-laguntza horiek, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko 2010ean eta 2011n egin ziren deialdiei dagozkie. Diru-laguntzen zerrenda koadro honetan dago jasota

2010eko deialdia

(Ikus .PDF)

2011ko deialdia

(Ikus .PDF)

Azaroaren 25eko 287/2003 Dekretuak eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuak aldatutako abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, zenbateko horiei kendu egingo zaie, erretiro partzialeko kontratuak edo txanda-kontratuak direla-eta, dekretu horren 2.2 artikuluan adierazitako jarduera gauzatzeko emandako beste edozein laguntzaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 1a.

Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,

JUANA URRUTIA BILBAO.


Azterketa dokumentala