Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
1541

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena; honen bidez iragartzen da Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki tauletan noiz argitaratuko den 2012ko martxoaren 30eko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duena, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpen bidez deitutakoa, eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen dira.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zuen Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren hamargarren oinarrian finkatutakoarekin bat etorriz, eta 303/2010 Dekretuak aldatu zuen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakinarazten da 2012ko martxoaren 30ean jarri dela Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki tauletan 2012ko martxoaren 30eko Ebazpena, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duena, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpen bidez deitutakoa, eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala