Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2012ko martxoaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRIZAINGO SAILA
1536

AGINDUA, 2012ko martxoaren 9koa, Herrizaingoko sailburuarena, 2003ko irailaren 2ko Agindua laugarrenez aldatzen duena; horren bidez arautzen dira Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia izeneko erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak.

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak hauxe xedatzen du: Administrazio Publikoetako fitxategiak sortu, aldatu edo kendu ahal izango dira bakarrik Estatuko Buletin Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez.

Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruz otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4. artikuluak xedatzen duenez, fitxategiaren ardura duen saileko titularraren agindu bidez sortu, aldatu eta ezabatu beharko dira Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak. Eta agindu horrek aipatu beharko du indarreko araudietan aginduta dagoen guztia eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduaren (2003ko irailaren 2ko EHAA, 170 zk.; hutsen zuzenketa, 2003ko urriaren 10eko EHAA, 198 zk.) bidez arautu ziren Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako «Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia» erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak.

Agindu hori aldatu da Herrizaingoko sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduaren bidez, 2007ko maiatzaren 7an argitaratua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, (Herrizaingoko sailburuaren 2007ko ekainaren 7ko Aginduak aldatuta, 2007ko ekainaren 29an EHAAn argitaratua). Halaber, Herrizaingoko sailburuaren 2008ko apirilaren 7ko Aginduak (2008ko apirilaren 22an Euskal Herriko Aldizkarian argitaratua) eta 2008ko azaroaren 7ko Aginduak (2008ko abenduaren 5eko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratua) sortu dituzte Herrizaingo Sailaren eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatu berriak. Arau horren azken aldaketa izan da Herrizaingoko sailburuaren 2010eko abenduaren 20ko Agindua, 2010eko abenduaren 24ko EHAAn argitaratua.

Aipatu arauak argitaratu eta gero, eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman herritarrek borondatez parte hartzea arautzen duen urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuaren eta Larrialdi egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei eskatuko zaizkion auto-babeserako beharrak arautzen dituen azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren aurreikuspenak abian jartzeko asmoz, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan fitxategi berriak sortzeko beharra sortu da.

Era berean, Biztanleen Erregistroa izeneko administrazio-fitxategi berria sartu da, 2012ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez Eustat/Estatistikarako Euskal Erakundeak emana.

Horregatik eta argitasuna eta legezko segurtasuna lortzeko, argitaratu egingo da beste xedapen bat, ordura arte indarrean daudenak osatzen dituena.

Horren indarrez,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Datu pertsonalen gaineko hiru fitxategi gehiago sortzea, agindu honen I. eranskinean zerrendatuko direnak.

2. artikulua.– II. eranskinean argitaratzea Herrizaingo Sailak eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuen aurkibidea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Erregistroari jakinaraziko dio fitxategiak sortu izana eta aipatu errregistroan inskribatzea eskatuko du.

Bigarrena.– Agindu hau sartuko da indarrean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 9a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

I. ERANSKINA
FITXATEGI BERRIAK SORTZEA

Herrizaingo Sailaren eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoaren administrazio fitxategiak.

I.– Herrizaingoko Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna:

A) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

53.– Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroa.

Helburua:

Babes zibilari buruko boluntario-elkarteen eta boluntarioen erregistroa.

Aurreikusitako erabilerak:

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean larrialdien eta babes zibilaren arloko boluntarioen prestakuntza kudeatzea, boluntario-elkarteen finantzazioa kudeatzea, babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteekiko harremana kudeatzea.

Zein pertsona edo gizatalderi buruzko datu pertsonalak bildu nahi diren:

Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteak. Elkarte horietako boluntarioak.

Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

Euskadiko babes zibilaren arloan tokiko boluntario-elkarteek aurkeztutako dokumentazioaren bidez. Babes zibileko laguntzaileak diren entitateek aurkeztutako dokumentazioaren bidez.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak eta Euskadiko babes zibilaren arloan tokiko boluntario-elkarte bateko edo Euskadiko babes zibilarekin laguntzen duen entitate bateko partaide izatearekin lotutakoak.

Aurreikusten diren datu-lagapenak eta transferentziak:

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoaren 11. eta 21. artikuluen araberakoak.

Segurtasun maila:

Txikia.

Organo arduraduna:

Larrialdiei Aurre Egitea eta Meteorologia Zuzendaritza.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatzeko organo honetara joko da:

Larrialdiei Aurre Egitea eta Meteorologia Zuzendaritza. (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

54.– Auto-babeseko planen erregistro orokorra.

Helburua:

Auto-babeseko planen datuak inskribatzea, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema ondo funtzionatzeko garrantzitsuak direnak.

Aurreikusitako erabilerak:

Auto-babeseko planei buruzko datuak kudeatzea.

Zein pertsona edo gizatalderi buruzko datu pertsonalak bildu nahi diren:

Planeko arduradunak eta titularrak.

Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

Interesatuak aurkeztutako dokumentazioaren bidez.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak.

Aurreikusten diren datu-lagapenak eta transferentziak:

Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren partaideak, hala nola, suhiltzaileak, osasun-zerbitzuak eta poliziak.

Segurtasun maila:

Txikia.

Organo arduraduna:

Larrialdiei Aurre Egitea eta Meteorologia Zuzendaritza.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatzeko organo honetara joko da:

Larrialdiei Aurre Egitea eta Meteorologia Zuzendaritza. (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

II.– Segurtasun Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna:

A) Kabinete eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza.

55.– Herritarrak erregistratzea.

Helburua:

Herritarrak erregistratzea.

Aurreikusitako erabilerak:

Segurtasuneko Sailburuordetzako organoak Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleekin komunikatzea, erakunde horri aitortutako eskumenak betearazteak eragindako harreman juridiko-administratiboei dagokienez.

Zein pertsona edo gizatalderi buruzko datu pertsonalak bildu nahi diren:

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako biztanleak, udal-errolden arabera

Datu pertsonalak biltzeko prozedura:

EUSTATek emandako informazioaren bidez.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio-datuak: izen-abizenak eta helbidea.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: sexua, jaiotze-data.

Aurreikusten diren datu-lagapenak eta transferentziak:

Ez dago.

Segurtasun maila:

Txikia.

Organo arduraduna:

Kabinete eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko eskubideaz baliatzeko organo honetara joko da:

Kabinete eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea, 18. 48950 Erandio-(Bizkaia).

II. ERANSKINA

AURKIBIDEA

I. Eranskina.– Herrizaingo Sailaren eta hari atxikitako «Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia» erakunde autonomoaren administrazio fitxategiak.

I.– Herrizaingoko Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna:

A) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

1.– SOS Deiak.

2.– Urrutiko laguntza.

3.– Larrialdietarako udaleko planak.

4.– Industria informaziorako sistemak.

52.– Datu hidrometeorologikoak eskatzea.

53.– Babes zibileko laguntzaileak diren boluntario-elkarteen erregistroa.

54.– Auto-babeseko planen erregistro orokorra.

B) Hauteskunde-administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

5.– Joko eta ikuskizunak.

6.– Debekuen eta auto-debekuen erregistroa.

7.– Jokoa kudeatzeko tresnak.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-kontsultak.

9.– Hauteskundeetako pertsona ospetsuak.

10.– Kargu publikoak.

11– Komunikabideak.

C) Trafiko Zuzendaritza.

12.– Zehapen-espedienteak.

13.– Gidari-eskolak.

15.– Pertsonak.

19.– Trafikoa kudeatzea.

II.– Segurtasun Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna:

A) Kabinete eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza.

20.– Harpidedunak.

21.– Liburutegia.

22.– Ekinbide.

23.– Curriculuma.

25.– Jantziak.

46.– Telefono-abonatuak.

55.– Herritarrak erregistratzea.

B) Ertzaintzaren Zuzendaritza – Ikuskaritza eta Administrazio Atala.

48.– Ertzainak laguntzeko kudeaketa.

III.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen erantzukizuna.

A) Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

34.– Kontratazio– eta ondare-espedienteak kudeatzea.

24.– Hornitzaileak / Kontratistak.

B) Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

31.– Errekurtsoak/ Erreklamazioak.

C) Giza Baliabideen Zuzendaritza.

26.– Langileen kudeatze integrala – Giza baliabideak.

27.– Medikuak.

28.– Kudeatze medikoa – Giza baliabideak.

29.– Epaileen zitazioak.

30.– Abokatu-laguntza.

47.– Lanbide identifikazioa kudeatzea.

49.– Laneko arriskuen prebentzioa.

IV.– Sailburuaren menpeko diren zuzeneko zuzendaritzen erantzukizuna.

A) Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

33.– Terrorismoaren biktimak kudeatzea.

B) Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

50.– Genero-indarkeriaren biktimak kudeatzea.

51.– 24 orduko telefono bidezko arreta.

V.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiaduna.

37.– Posta-erregistroa – Ikastegia.

38.– Liburutegia eta dokumentazio-eskariak kudeatzea.

39.– Hautatze-prozesuak.

40.– Prestakuntza akademikoa.

41.– Aholkularitza juridikoa.

42.– Kontratazio-espedienteak kudeatzea.

43.– Langileen kudeatze osoa – Ikastegia.

44.– Kudeatze medikoa – Ikastegia.

II. Eranskina.– Polizia Zerbitzuetako Datuak Lantzeko Zentroaren fitxategiak (PZDZ).

1.– Aginte eta kontrol Zentroaren jarduerak.

3.– Telefonemen erregistroa.

4.– Poliziaren posta-erregistroa.

5.– Polizia zentroak kudeatzea.

6.– Ekintza baliabideak kudeatzeko tresnak.

7.– Laguntza.

8.– Zentroetara sartzeko baimena.

9.– Sarrerak kontrolatzea.

10.– Segurtasun enpresak.

11.– Segurtasun neurriak hartu behar dituzten enpresak.

12.– Ibilgailuak alokatzea eta desegitea.

13.– Bitxiak eta metal preziatuak salerostea.

14.– Adierazpenak eta bilerak.

15.– Herritarren Segurtasunerako Legea (LSC) – Segurtasun pribatua aplikatzea.

16.– LSC zehapen-espedienteak.

17.– Genero-indarkeria.

18.– Ikerlan.

19.– Salaketak.

20.– Argiketak.

21.– Iturrien informazioa.

22.– Komunikazioen kontrola.

23.– Identifikazio genetikorako datu-basea.

24.– Ahotsak ezagutzea.

25.– Zantzuak eta adituen txostenak.

26.– Nekroidentifikazioa.

27.– Identifikatzea – Polizia zientifikoa.

28.– Heriotzak.

29.– Epaileen errekisitoriak eta aginduak.

30.– Polizia-intereseko gauzak.

31.– Polizia-intereseko ibilgailuak.

32.– Polizia-intereseko pertsonak.

33.– Identifikatuen liburua.

34.– Atxilotuen liburua.

35.– Atxilo.

36.– Presoen baimenak.

37.– Barneratuak eta atxilotuak lekuz aldatzea.

38.– Ospitaleratuen zaintzak.

39.– Zigiluak.

40.– Ibilgetutako ibilgailuak.

41.– Argiketarik gabeko trafiko istripua.

42.– Alkoholemia-probak.

43.– Diziplina-prozedurak.

44.– Ikerlan – Ikuskaritza orokorra.

45.– Iturrien informazioa – ikuskaritza orokorra.

46.– Izapideak – Ikuskaritza orokorra.

47.– Bereizgarriak eta lanbide-txartela.

48.– Armen kontrola.

49.– Ostatu hartzea eta ematea.

50.– Adin txikikoak erregistratzea.

51.– Bideo-zaintza euskarria.

52.– Komunikazio-lineak grabatzea.

53.– Segurtasun kontrola.

54.– Bideo-zaintza sarea.

55.– Oinetakoen aztarnak.

56.– ADN baztertzea.


Azterketa dokumentala