
58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1381
EDIKTUA, 1098/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
Fede eta lekukotza ematen dut: 1098/10 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:
329/11 EPAIA
Donostia, 2011ko uztailaren 13a.
Nik, Nerea Molins Zabalak, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epailea naizenez, ikusi dut mehatxu-falta bat dela-eta bideratutako 1098/10 falta-judizioa. Judizio horretako alderdi demandatzailea Maria Josefa Cano Blanco da, eta alderdi demandatua, berriz, Carlos Alarcón Cabezas. Epai hau eman dut:
Mehatxu-falta baten egile denez, honako hauetara kondenatzen dut Carlos Alarcón Cabezas: hamabost eguneko isunera –eguneko 5 euroko kuota–; isun hori ordaintzen ez badu erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du; eta bestalde, prozesuko kostuak ordaindu beharra ere ezartzen zaio.
Jasota gera dadin, Carlos Alarcón Cabezas-i epaia jakinarazteko balio dezan –egun ez baitakigu zer helbide duen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko urtarrilaren bostean.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS