Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO GARRAIOKO ARBITRAJE BATZORDEA
1367

EDIKTUA, 150/10 espedienteari buruzko jakinarazpen-zedularena.

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: DHL Express Bizkaia Spain, S.L. sozietateak eskatuta Zure Artículos Decorativos SL sozietatearen aurka bideratu den 150/10 espedientean laudoa eman da 2011ko ekainaren hamabostean (gaia: garraio-kontratu bat ez betetzea). Epaitzak honela dio hitzez hitz:

LAUDOA

Esandakoa horrela izanik, Garraioko Arbitraje Batzordeak ebatzi du Zure Artículos Decorativos SL sozietateak 4.350,48 euro ordaindu behar dizkiola DHL Express Bizkaia Spain SL sozietateari, sortutako eta ordaindu gabeko garraio-sariengatik, garraio-kontratua ez baita bete.

Laudo hau jakinarazi eta hogei eguneko epean, nahitaez betearazteko eskatu ahal izango zaio Bilboko Merkataritza arloko Epaitegiari, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legearen 44. eta 45. artikuluetan, eta Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen artikulu konkordanteetan ezarritakoa betez.

Laudo honen aurka, deuseztatze errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, bi hileko epean. Laudo irmoaren aurka, berrikuspen errekurtsoa aurkez daiteke, legedi prozesalean epai irmoetarako ezarritakoaren arabera, zeinaren kopia alderdiei bidaliko dien idazkariak. Hori erabaki dugu, eta bere hiru ale izenpetzen ditugu.

Legezko jakinarazpenaren balioa izan dezan, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2012ko otsailaren 7a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala