Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1358

IRAGARKIA, Eibar-Azitain tarteko komunikazio-obren kontratua esleitu dela argitara emateko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Eibar-Azitain tarteko komunikazio-obra kontratatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2011ko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 212. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikorik onena, zenbait balioespen-irizpideren arabera.

4.– Lizitazioaren ooinarrizko aurrekontua: 432.665,49 euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko otsailaren 17a.

b) Kontratista: Idra-Insitel ABEE.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 390.095,25 euro (BEZik gabe).

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 6 hilabete, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetzen denetik aurrera.

6.– Iragarki-gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Bilbao, 2012ko otsailaren 24a.

Idazkari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala