Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1353

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 1119/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian, 1119/10 prozedura arrunta bideratu da, Maria Alejandra Llamas Barco eta Lucia Llamas Barco andreek eskatuta, Iker Peña Naveros jaunaren eta Mutua Madrileña enpresaren aurka, erantzukizun zibila dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

Partez baiesten dut Elorza Barrera prokuradoreak Alejandra Llamas Barco eta Lucía Llamas Barco andreen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Iker Peña Naveros jaunaren eta Mutua Madrileña enpresaren aurkakoa. Hori dela eta, biak batera eta modu solidarioan demandatzaileei honako hauek ordaintzera kondenatzen ditut: 4.131 euro eta 3.200 euro (salbuetsita daude Epaitegiak emango dituen diru-zenbatekoak), diru horri erantsi beharko zaizkio ebazpenaren laugarren oinarri juridikoan jaso beharrekotzat jo diren interesak.

Kostuei dagokienez, ebazpenaren bosgarren oinarri juridikoan ezarritakoa beteko da.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 04 1119 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Iker Peña Naveros demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gasteizen, bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala