Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1352

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 637/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 637/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Kutxa.
Abokatua: Pedro Martinez Arenas.
Prokuradorea: Navajas.
Demandatua: Sorinela Nicu, Gabriel Bujor eta Nicolae Ovidiu Dumitru.
Gaia: judizio arrunta, Kutxak Sorinela Nicu, Gabriel Bujor eta Nicolae Ovidiu Dumitru-ri diru-zenbateko bat erreklamatzekoa.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2011ko azaroaren 17an, eta honakoa da epaitza:

«EPAITZA

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkariak aurkeztutako demanda, Sorinela Nicu, Gabriel Bujor eta Nicolae Ovidiu Dumitru-ren aurkakoa. Horregatik, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera, modu solidarioan: batetik, 33.758,76 euro –tronkoarenak– eta, bestetik, mailegu-kontuak –zeinen zorpeko saldoa erreklamatzen baita– itxi ondorengo egunetik, 2010eko ekainaren 9tik, zorra erabat ordaindu arte tronkoaren zenbateko horrek sortutako interesak –itundutako % 17,25eko tasaren araberakoak–; horretaz gain, prozesuko kostuak ere ordaindu beharko dituzte demandatuek.»

Sorinela Nicu, Gabriel Bujor eta Nicolae Ovidiu Dumitru demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko urtarrilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala