Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1311

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (255/2006 Dek/20/2012-02-21).

María Dolores García Garcíak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (255/2006 Dekretua, abenduaren 19koa, Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).

Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaiaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Intxaurrondo kalea, 70-2; 20015, Donostia-San Sebastián).

Ebazpenak ezestekoak direnez, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaiak Saileko Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 21a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala