Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1309

EDIKTUA, Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariarena, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko 99/2011/1459-C espedientearen gainean emandakoa.

Felipe Yarritu Díazek, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezin izan zaionez Belartxiki S. Coop.-ari dokumentazio-eskakizuna jakinarazi, likidatzaileak izendatzeko erregistroan inskribatzeko 99/2011/1459-C espedientean emandako helbidean, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolakuntzaren eta Funtzionamenduaren Dekretua onartzen duen Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren bidez arautu zen dokumentazio-eskakizuna. Une oro beteko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa. Interesdunei jakinarazten zaie honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dutela:

Desegite-erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta egoitza dagoen lurralde historikoan zabalkunde handia duen egunkariren batean argitaratu izanaren agiria (Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolakuntzaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren 67.2 artikulua).

Hori horrela, hamar egun baliodun izango ditu interesdunak eskatutako dokumentazioa Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzan aurkezteko (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten zaio ezen, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 14a.

Gizarte Ekonomia eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren zuzendaria,

JOSÉ FELIPE YARRITU DÍAZ.


Azterketa dokumentala