Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1299

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 326/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZpen-zeDULA

Balmasedako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 326/10 prozedura arrunta bideratu da, Daimlerchrysler Services España EFC, S.A. sozietateak eskatuta, Naike Gardeazabal Lopez y Aldo Gabriel Fariasen aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horretan epaia eman da, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

5/12 EPAIA
NIG 48.05.2-10/000865.
326/10 judizio arrunta.

Balmaseda (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamarra.

Iñigo Carlos Martínez Azpiazuk, Balmasedako (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 326/10 judizio arruntaren autoak. Judizio horretan hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Daimlerchrysler Services España Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. (kide bakarreko sozietatea), Carlos Manuel Martínez Rivero prokuradorea eta Amalio Miralles Gómez letraduarekin; eta, bestetik, demandatuak, Naike Gardeazabal López eta Aldo Gabriel Farias, biak auzi-ihesean. Eta auzigaia zenbateko bat erreklamatzea da.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Daimlerchrysler Services España Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. kide bakarreko sozietatearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Naike Gardeazabal Lópezen eta Aldo Gabriel Fariasen aurkakoa. Horrenbestez, azken hauek sozietate horri 32.728,06 euro ordaintzera kondenatzen ditut, gehi kuota bakoitzaren mugaegunetik sortutako berandutza-interesak, demandarekin batera aurkeztutako 2. dokumentuan xedatutakoaren arabera, eta kostuak.

Aurkaratzeko modua:

ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera (PZLb, 458. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Kontsignazio eta Gordailuen kontuan (3573-0000-00-0326/10 zenbakia) kontsignatu beharko da; kontsignazio hori errekurtsoa prestatzean egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, sinatzen duen epaile berberak irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik guzti horren fede ematen dut, Balmasedan (Bizkaia).

Eta Aldo Gabriel Farias demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala