Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2012ko martxoaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1285

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena. Honen bidez, dei egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako Idazkariak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren menpean dei egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako deialdia egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2012ko otsailaren 10ekoa Agindua 2012ko otsailaren 15ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (33. zk.). Agindu horretan hutsak gertatu direnez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

I. Eranskineko II.1. atalean, 2012/717 (66/42) orrialdea, Sarbide libreko txandarako eta ezinduei erreservaturiko txandarako merezimenduen baremoari buruz, honakoa dioenean:

(Ikus .PDF)

Honakoa esan behar du:

(Ikus .PDF)

II. eranskineko III.1.1. atalean, 2012/717 (66/53) orrialdea, Irakasle funtzionarioen kidegoen arteko sarbide-txandetarako merezimenduen baremoari buruz, honakoa dioenean:

(Ikus .PDF)

Honakoa esan behar du:

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala