Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1247

EDIKTUA, 36/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ana Garmendia Gutierrez andreak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut:

36/11 berehalako falta-judizioan epaia eman da, eta honakoa dio:

111/11 EPAIA

Irun, 2011ko urriaren 11.

Nik, José Ignacio Hierro Lagek, Irungo eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile titular naizen honek, ikusi eta entzun ditut falta-judizioko autoak, lehenago aipatutako zenbakia dutenak. Xiaoping Ye da salatzailea eta Ruth Miriam Catacora Quispe de Cabello salatua. Horiek horrela, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Ruth Miriam Catacora Quispe de Cabello andrea kondenatzen dut, zein erantzukizun kriminala aldatzeko inguruabarrik gabe irain-falta baten egilea baita; hori dela-eta, 10 egunez eguneko 2 euroko isuna ezartzen zaio (guztira 20 euro); horretaz gain, ezingo da Xiaoping Ye andrearengana hurbildu ez eta haren etxera, lantokira edota aisi-lekura edo hura maiz joaten den lekuetara, 50 metro baino gutxiagora, 6 hilabetez. Gainera, prozedurako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Zigor Kodearen 53. artikuluaren arabera, kondenatuak isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Erantzukizun hori eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez gabetzean da (5 egun), eta faltak izanez gero, eten gabeko lokalizazioaren bidez bete ahal izango da.

Xiaoping Ye andreari ehun euro (100) ordaintzera kondenatzen dut Ruth Miriam Catacora Quispe de Cabello andrea, kondenatzen dut, faltaren ondoriozko erantzukizun zibila dela-eta.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legeko 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik eman zuen epaile-magistratu berberak irakurri eta argitaratu zuen.

Eta Ruth Miriam Catacora Quispe de Cabello andreari jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala