Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1246

EDIKTUA, 18/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,

Fede eta lekukotza ematen dut: 18/11 berehalako falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

82/11 EPAIA

Irun, 2012ko urtarrilaren 27a.

Nik, José Ignacio Hierro Lage jaunak, Irungo eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile titular naizen honek, ikusi eta entzun ditut falta-judizioko autoak, lehenago aipatutako zenbakia dutenak. Gabor Rostas da salatua eta Ertzaintzako agente jaunak salatzaileak –A33M9 eta K89G3 zenbakidunak–. Horiek horrela, epai hau ematen dut: Prozedura honetan Ministerio fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Gabor Rostas jauna kondenatzen dut, agintaritzaren agenteekiko desobedientzia-falta bat egiteagatik, erantzukizuna aldatzeko inguruabarrik egon gabe; horregatik, 15 eguneko zigorra bete beharko du, eguneko 2 euro (30 euro) eta prozeduraren kostuak ordainduz.

Zigor Kodearen 53. artikuluaren arabera, kondenatuak isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Erantzukizun hori eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez gabetzean da (7 egun), eta faltak izanez gero, eten gabeko lokalizazioaren bidez bete ahal izango da.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legeko 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Gabor Rostas jaunari jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala