
53. zk., 2012ko martxoaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1233
EBAZPENA, 2012ko otsailaren 13koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, barne-merkataritzako aholkulari teknikoak prestatzeko beken programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko ekainaren 6ko Aginduan -2003ko ekainaren 11ko Aginduak aldatua- ezarri ziren laguntzei dagokienez, 2009 eta 2010eko ekitaldietan onuradun izan zirenen zerrenda argitara ematen da.
Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko ekainaren 6ko Aginduaren 11. artikuluak 4. puntuan ezartzen denaren arabera, honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.- Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko ekainaren 6ko Aginduan -2003ko ekainaren 11ko Aginduak aldatua- aurreikusitako laguntzei dagokienez, barne-merkataritzako aholkulari teknikoen formakuntzarako programa arautzen duena, eta 2009ko ekainaren 15eko eta 2010eko uztailaren 14ko Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpenen arabera, 2009 eta 2010eko ekitaldietan onuradun izan zirenen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean azaltzen dira onuradunak, eta bere garaian jakinarazpena bidali zitzaien interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 13a.
Merkataritzako zuzendaria,
MIREN MAITE VALMASEDA MOCOROA.
(Ikus .PDF)
RSS